YA!

PLATAFORMA
KOOPERATIBOAK ORAIN!

2020 urtean The New Schoolen ekonomia digital kooperatiboko institutuaren, Mondragon Team Academy – Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Korporazioaren (Euskal Herria) arteko elkarlanaren bitartez jaiotako programa bat da.

Mundu mailako komunitate, plataforma kooperatibo digital berrien sorrera eta talde ekintzailetza sustatzen duen gaitze programa da zehazki. Programa honen helburua, besteak beste, plataforma kooperatiboek sortzen dituzten aukeren inguruan kontzientzia zabaltzea eta hauen sorrera sustatzeko formakuntza ematea da.

“Big tech” ala enpresa teknologiko erraldoien kontzentrazioa inoiz baino handiago den honetan, kurtso hau ez da kapitalismoaren kontrol eta azterketara mugatu nahi.

Programa Programa Programa Programa Programa Programa

Esponentziala den gig ekonomiako ekosisteman arrakasta lortzeko formatzen ditu pertsonak kurtso honek.

Partaideei estrategia berritzaileetan oinarritutako eta jabetza kooperatiboa duten liderren belaunaldia ezagutu eta honen parte izaten laguntzen du. Imagina dezagun gidarien esku dagoen Uber antzeko kooperatiba bat ala erabiltzaileen esku gelditzen den Twitter plataforma.

“Ekonomia partekatutik” benetako ekonomia partehartzaile bateranzko jauziaz ari gara.

Jabetza partekatu eta demokratikoa duen ekonomia posible da.

Kurtso hau honakoentzat bideratuta/diseinatuta dago:

Mondragon Unibertsitate / Mondragon Team Academy-k garatutako talde ekintzailetza programa erradikalaren esperientzia bizi nahi duten haientzat
Langabe dauden eta lan duinak bilatzen dituzten horientzat, zerbitzuen arloan bereziki
Politikaren arloan aritzen diren ala kargu publiko/instituzionalak, akademikoak ala aktiboki plataforma kooperatibo digital baten sorreran parte hartzen ari ez den ororentzat (ikerketa bidea)
Lan eredu eta ekosistemako harreman eredu duinez gain plataforma digitalaren jabetza eta gobernantza formatu digitalean garatu nahi duten horientzat
Dagoeneko kooperatiba batean lanean ari eta plataforma kooperatiborantz trantsizioa egiten ari direnentzat
Gobernantza parte-hartzailea eta demokratikoa mundu digitalera nola lekualdatu jakin nahi duten horientzat

Plataforma eta gig ekonomiari sarrera

Kooperatibarne abantaila / Mondragon esperientzia

Solidaritatea zabaltzen/eskalatzen: Plataforma kooperatibak

 Kasu azterketak

01ZATIA
02ZATIA

Ikerketaren bidea + politika [INGELESEZ SOILIK]

Politikaren arloan aritzen diren ala kargu publiko/instituzionalak, akademikoak ala aktiboki plataforma kooperatibo digital baten sorreran parte hartzen ari ez den ororentzat dago bideratuta. Ikerketa saila ingelesez izango da eta Trebor Scholzek antolatu eta kudeatuko du. Astean behin sesio online bat egingo da Treborrekin batera (astelehen arratsaldean ziurrenik – berarekin konfirmatzeke).

Ekintzailetzaren bidea

Kurtso hau guztiz autonomoa da, beraz ez du jarraipen pertsonalik izango antolatzaileen eskutik. Lekuko bazkideekin harremanetan jartzeko aukera dago hauek lekuko jarraipen zehatzago bat eman nahi duten erabaki dezaten.*

*Dena den, estatu espainolean asteroko jarraipena bermatuta dago lekuko bazkideekin.

Bigarren zatira sarrera

Taldearen sorrera

Egitura kooperatiboa eta gobernantza eredua

Beharra, aukerak eta merkatu ideia

Diseinu-pentsamendua eta gutxieneko produktu baliagarria

Bezeroaren baieztzatzea

Plataforma kooperatibo digitalen negozio ereduen sorkuntza

Teknologia esparrua

Finantzak eta arlo legala

Proiektu aurkezpenak

Itxiera

1ª 2ª
eta 3ª

edizioak
zenbakietan

+ 0
PARTAIDE
+ 0
SORTUTAKO PROIEKTU PLAN
0
HERRIALDE
0
LEKUKO BAZKIDE

Batu hurrengo programara

edizioa

Let’s talk!
Gurekin kontaktuan jarri.

Scroll up Drag View